jueves, 29 de mayo de 2008

Ariñoko eskola

Ariñoko eskolan, orain dela urte batzuk alde batera utzi zituzten liburuak, kuadernoak eta kutxatilak, ordenagailuekin lan egiteko.
Lan egiteko modu berri honekin, ikasleek teknologia berriak erabiltzen ikasten dute erraztasun handiz. Irakaslearentzat lan gehiago suposatzen du, testuliburuak erabiltzen ez direnez, unitate didaktiko propioak sortu behar dituztelako, informazio eta ariketa egokiak bilatuz eta egokituz.
Interneten bidez nahi duten baliabide guztiak lortu ahal dituzte, eta beraientzat erabilgarrienak aukeratu etab umeei erakusten diete.

Proiektu hau, egokia izan daiteke herri txikientzako, hauek ez baitituzte hiri edo herri handien baliabideak ( museoak, berriak, kultur etxeak... ) beraz, irtenbideak bilatu behar dituzte, eta argi dago interneten bidez munduko edozein lekura eldu zaitezkela. Internet eskaintzen duena zenbaezina da.

Autonomia ikasleengan garatzen dela argi dago; haien kabuz informazioa bilatzen dute, ariketak egin... eta irakaslea protagonista izatetik gidaria izatera pasatzen da. Hauek esfortzu handiagoa egin beharko dute, ikasgaiak prestatu, unitate didaktikoak finkatu, ariketa egokiak aukeratu...

Baina argi dago, gauza gehienak bezala, alde txarrak ere dituela. Ordenadoreen menpe egotea behartzen du. Egunero aparatua erabiltzeko beharra dago; bai irakasle eta bai gurasoen formakuntza behar da. Bideoan ikusi den lana bakarka izan da beti, ondo egongo zen nahiz eta ordenagailuekin aritu talde lanak egitea; nahiz eta oso aurrerakuntza arrakastatsua izan, ezin da konparatu, adibidez, museo batera joan edo ordenagailuen pantailatik ikustea. Azkenean, ekintza guztiak ordenagailura murrizten dira.

No hay comentarios: