Blogekin izan nuen lehenengo kontaktua, praktiketan izan zen. Sukarrietara joan ginen astea pasatzera eta arratsaldeetan tailerrak egiten genituen. "Sukablog" zen eskaintzen zuten tailerrik modernoena. Ikasleek blog bat sortu behar zuten. Bertan, egunero egiten zutena eta beste tailerren nondik norakoak idazten zituzten. Ez dut aurkitu nire ikastolakoek egin zutena, baina talde batena usten dizuet.
http://bizkaiblog.blogspot.com/2008/02/sukablog.html
Eskoletan lantzeko egokiak direla uste dut. Kurtso hasieran, gela bakoitzak blog bat sortu dezake. Bertan, irakasgai bakoitzarentzat etiketa edo atal bat egon behar da. Ikasle eta irakasleek, informazio gehigarria, iritziak, zalantzak, irudiak, bideoak,etab. "igo" dezakete. Ongi egiten bada, umeentzako oso aberasgarria izango da, kontzeptu gehiago ikasteaz aparte, gaiarekiko interesa handiagoa izango dute eta ikasle-irakasle harremanak hurbilagoak izango dira.
Unibertsitatean aplikazio berdina izan dezake.
Hemen informazio gehiago usten dizuet:
http://www.pnte.cfnavarra.es/eibz/ikastaroak/0708_ikastaroak/blogintza.htm
http://zientziaberri.nireblog.com/archives/2007/11
No hay comentarios:
Publicar un comentario