jueves, 29 de mayo de 2008

web 2.0: la revolución social en internet

1. Nola definitzen dute web 2.0?
Informazioa eta ezagutza denon artean eraikitzeko sistema soziala da. Partehartzea , komunikazioa, elkartrukatzea eta lankidetza sustatzen dituen sistema.Aplikazio desberdinak ditu: blog, flirck, RSS, youtube…
2. Ezaugarri aipagarrienak zure ustez, eta zergatik?
Web erabiltzeko kontzepzio berria da:
Erabiltzailea informazioaren sortzailea da, lana taldean egiteko, informazioa modu aberatsean lortu eta kudeatzeko, informazioa elkartrukatzeko erraztasunak ahalbideratzen ditu,…
3. Informazioaren sorrerari dagokionez, zein da desberdintasuna web 1. eta web 2.0 artean?
- Web 2.0ak dioen moduan, guztiok eraikitzen dugu ezagutza. Beraz, Web 2.0 sistemak edonorrek erabiltzeko gai da. Beraz, WEB 1.Oan gertatzen zen ez bezala ez dira geeks bakarrik arituko sistema hanetan, zaleak, gizabanakoa eta alfabetizatu digitalak ere.- web 1kin internetetik nabegatu eta informazioa prozesatzen zen bezala, oraingoan web 2.0 sistemarekin, guk sortu eta publikatzen dugu informazioa ezagutza bihurtzeko.- Lehen; finkoa, aldaketarik gabe zen, oraingoan dinamikoa eta semantikoa da.- Web 1.0 irakurri soilik egiten zen. Modu indibidualistan. Sistema berriarekin ladiz, denon artean idazteko aukera. Ezagutza kolektiboa sortuz.- Web 1.0 sistemarekin, artikuluak luze samarrak ziren bitartean, oraingoan sakonak, post, mikro edukiak dira. TAGS, edukinak sailkatzeko erabili.
4. Ondorioak
Gure informazioa eta ezagutzak propioak eraiki eta gero, hauek publikatu eta edonork ikusteko eta irakurtzeko aukera izango du. Gure informazioa ezagutza bihurtzeko.

Ordenagailuak ikasgelan

Teknologia berriak eskoletara heldu direla eta hezkuntzan eragin handia dutela argi dago. Hauen erabilpena, ikuspuntu berritzaile batetik begiratu behar da, bestela urte gutxitan oso atzeratuak geldituko gara.

Orain arte, alfabetatze prozesua irakurtzen eta idazten ikastean izan da. Baina gaur egun, gure gizarteak bestelako eskakizunak ditu eta horretarako alfabetizazio digitala beharrezkoa da.
Horregatik, Curriculumean teknologien erabilpena integratzeko beharra dagoela uste da, ikastetxe guztiek informatikarekin zerikusia dituzten gaitasunak irakatsi dezaten, eta ume guztiek aukera berdinak edo antzekoak izan dezaten. Bestela eskola batean oso aurreratuak egongo dira eta ondokoan oso atzaratuak (teknologikoki).

Teknologia berriak gure bizitzan

Teknologia berrien kritika honetan, modu komiko batean azaltzen du (aparatu elektronikoek ere bizitza propioa dute…)gure etorkizuna, eguneroko gauzak eta teknología batuz.

Beti galdera berdina planteatzen dugu: noraino dira onuragarriak teknología berriak? Argi dago aurrerapen teknologikoak onak direla, baina teknologiaren garapen azkar eta izugarri hau nire ustez ondorio txar gehiago ditu onak baino. Baina dirudienez teknologiak gero eta indar handiagoa du eta gauza gutzi egin ahal direla bere kontra joateko. Internetekin kontaturik ez izan arren teknologiaren eboluzioarekin guk ere eboluzionatu dugu eta horrek esan nahi du internetekin ere eboluzionatu egingo dugula.

Hezkuntza atzo eta gaur

Hezkuntzak, urte gutxitan, aldaketa izugarria eman du. Lehen, ia ez zuten materiala erabiltzen eta iraganeko gertakizunak ikasten ziren, baina gaur egun ( eta azkenengo urteetan teknología berriekin oraindik gehiago) hezkuntza guztiz aldatu egin da: helburuak, metodologia, edukiak,…
Geroz eta digitalizatuagoa dago gure gizartea eta honekin batera hezkuntza. Gure ikasgaian, eskolak ordenagailuen aurrean ematen ditugu, eta jarduera guztiak ordenagailuen inguruan dira. Teknologiaren eragin nabarmen honekin hezkuntzan aurrerakuntza handiak egiten ari direnez irakaslearen papera kaltetua ateratzen da. Etorkizun batean hainbeste aurrerakuntza izanda irakasle gutxiago behar izango dira ikastetxeetan ordenagailuek geure lana egingo baitute.

gaurko lan, maiatzaren 22a

Gaur ez da teknoko klasea egon, eta probetxatu dugu Power Pointa egiteko. Asko gustatu zait esperientzia. Nire lehenengo Power Pointa ondo ( soinuekin, "efectos de animacion", "transicion entre diapositivas", "fondo", irudiak,...) eginda izan da.
Ikaskideekin oso gustura egi dut lan. Hasieratik adostu genuen gaia eta ez dugu arazorik izan. Orain arte egindako lanekin konparatuz oso desberdina izan da eta unitate didaktikoak lantzeko modu berri bat ikasi dugu. Etorkizunean behin baino gehiagotan erabiliko dugula uste dut, eta ba dakizue....BIZIKLATU!!!

Teknologia eta metodolgia

Teknología, eskoletan metodologiarekin lotuta joan behar da. Metodologia eta programaketa egokia barik, ordenagailuek eta teknologia berriak orokorrean ez dute ezertarako balio.

Praktiketan, ikasgelan bi ordenagailu zeuden baina egon nintzen hiru ilabeteetan zear egun batean besterik ez zuten erabili. Beraz, zertarako nahi dugu puntako tecnología ikasgeletan erabiltzen ez badugu? Argi dago garrantzitsuena ez dela eskola batek teknologia berrienak izatea baizik eta, irakasteko erabiltzen duen metodologiak ikasleak motibatzea eta hauek, ikasi nahi izatea.

Ariñoko eskola

Ariñoko eskolan, orain dela urte batzuk alde batera utzi zituzten liburuak, kuadernoak eta kutxatilak, ordenagailuekin lan egiteko.
Lan egiteko modu berri honekin, ikasleek teknologia berriak erabiltzen ikasten dute erraztasun handiz. Irakaslearentzat lan gehiago suposatzen du, testuliburuak erabiltzen ez direnez, unitate didaktiko propioak sortu behar dituztelako, informazio eta ariketa egokiak bilatuz eta egokituz.
Interneten bidez nahi duten baliabide guztiak lortu ahal dituzte, eta beraientzat erabilgarrienak aukeratu etab umeei erakusten diete.

Proiektu hau, egokia izan daiteke herri txikientzako, hauek ez baitituzte hiri edo herri handien baliabideak ( museoak, berriak, kultur etxeak... ) beraz, irtenbideak bilatu behar dituzte, eta argi dago interneten bidez munduko edozein lekura eldu zaitezkela. Internet eskaintzen duena zenbaezina da.

Autonomia ikasleengan garatzen dela argi dago; haien kabuz informazioa bilatzen dute, ariketak egin... eta irakaslea protagonista izatetik gidaria izatera pasatzen da. Hauek esfortzu handiagoa egin beharko dute, ikasgaiak prestatu, unitate didaktikoak finkatu, ariketa egokiak aukeratu...

Baina argi dago, gauza gehienak bezala, alde txarrak ere dituela. Ordenadoreen menpe egotea behartzen du. Egunero aparatua erabiltzeko beharra dago; bai irakasle eta bai gurasoen formakuntza behar da. Bideoan ikusi den lana bakarka izan da beti, ondo egongo zen nahiz eta ordenagailuekin aritu talde lanak egitea; nahiz eta oso aurrerakuntza arrakastatsua izan, ezin da konparatu, adibidez, museo batera joan edo ordenagailuen pantailatik ikustea. Azkenean, ekintza guztiak ordenagailura murrizten dira.