jueves, 29 de mayo de 2008

Hezkuntza atzo eta gaur

Hezkuntzak, urte gutxitan, aldaketa izugarria eman du. Lehen, ia ez zuten materiala erabiltzen eta iraganeko gertakizunak ikasten ziren, baina gaur egun ( eta azkenengo urteetan teknología berriekin oraindik gehiago) hezkuntza guztiz aldatu egin da: helburuak, metodologia, edukiak,…
Geroz eta digitalizatuagoa dago gure gizartea eta honekin batera hezkuntza. Gure ikasgaian, eskolak ordenagailuen aurrean ematen ditugu, eta jarduera guztiak ordenagailuen inguruan dira. Teknologiaren eragin nabarmen honekin hezkuntzan aurrerakuntza handiak egiten ari direnez irakaslearen papera kaltetua ateratzen da. Etorkizun batean hainbeste aurrerakuntza izanda irakasle gutxiago behar izango dira ikastetxeetan ordenagailuek geure lana egingo baitute.

No hay comentarios: