jueves, 29 de mayo de 2008

Ordenagailuak ikasgelan

Teknologia berriak eskoletara heldu direla eta hezkuntzan eragin handia dutela argi dago. Hauen erabilpena, ikuspuntu berritzaile batetik begiratu behar da, bestela urte gutxitan oso atzeratuak geldituko gara.

Orain arte, alfabetatze prozesua irakurtzen eta idazten ikastean izan da. Baina gaur egun, gure gizarteak bestelako eskakizunak ditu eta horretarako alfabetizazio digitala beharrezkoa da.
Horregatik, Curriculumean teknologien erabilpena integratzeko beharra dagoela uste da, ikastetxe guztiek informatikarekin zerikusia dituzten gaitasunak irakatsi dezaten, eta ume guztiek aukera berdinak edo antzekoak izan dezaten. Bestela eskola batean oso aurreratuak egongo dira eta ondokoan oso atzaratuak (teknologikoki).

No hay comentarios: